Skip to main content

Txandakako LH Duala

Lanbide-heziketa dualak enpresako eta ikastetxeko ikaskuntza-prozesuak konbinatzen ditu, prestakuntza-zentroen eta enpresen baterako parte-hartzearen bidez.

Zer da? Helburuak?

Ikasleek enpresan egiten duten prestakuntzak lotura estua izan behar du heziketa-zikloaren lanbide-profilarekin eta programatutako espezializazioekin. Horrela, produkzio-emaitza lortzeaz gain, enpresan egiten diren jarduera horiek aukera eman behar dute ikasteko eta, azken batean, lanerako gaitasunak, espezializazioa bera eta enplegagarritasuna hobetzeko baliagarriak diren zeharkako beste gaitasun batzuk eskuratzeko.

LH dualaren helburuak

Lanbide-heziketa Dualari esker, Lanbide Heziketako titulu bat lor daiteke ikaskuntza-prozesu baten bidez, zeina modu partekatuan garatzen baita prestakuntza-zentroaren eta enpresaren artean.

“LANAREN bidez IKASTEA eta ez ikasten lan egitea”

LH dualaren helburua gazteak lan-merkatuan sartzea erraztea da, kalitatezko enpleguak sustatuz. Kualifikazioa eta gaikuntza lehenesten ditu produktuaren eta produkzio-prozesuaren gainetik.

Arduraduna:

  • MARTA GARCIA-ARIÑO (mgarcia@fpzornotza.com)

Informazio gehiago: https://www.fpeuskadiduala.eus/

Atalak

CIFP Zornotza LHII ikastetxeak, Lan Bitartekaritzako eta Eskaintza Kudeaketako Lanbideren zentro laguntzaile gisa.

01

Hezkuntza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zerbitzu publiko eta doakoa, bizialdi osoko ikaskuntza sustatu eta bultzatzeko.

02

Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura da.

03

CIFP ZORNOTZA LHIIk, Lanbide Heziketako ikasleei beren enpresa sortzen laguntzeko URRATSBAT programa.

04

TKGUNE programan sartzearen arrazoia, gure inguruko enpresekin harreman estuak izatearekin batera, elkarrekiko onurak lortzea eta etengabe laguntzea da.

05

Lanbide-informazioko eta -orientazioko zerbitzua.

06

CIFP Zornotza LHIIko lan-poltsak enpresei zein ikasleei eskaintzen die zerbitzua.

07