Programa honek europar batasuneko herrialde baten praktikak egiteko aukera eskaintzen du.
Lanbideren zentro laguntzailea
Zornotza LHII ikastetxeak, Lan Bitartekaritzako eta Eskaintza Kudeaketako Lanbideren zentro laguntzaile gisa, gure inguruko enpresei eskaintzen diegu zerbitzua. Doako zerbitzu bat, zure enpresarentzat profil egokienak eta profesionalenak aurkitzen lagunduko dizuna.
Lan Bitartekaritza eta Eskaintza Kudeaketa
Enpresen langile-beharrei erantzun eraginkorragoa emateko aukera ematen dugu.
Langile bila dabiltzan enpresen eta lan bila dabiltzan hautagaien arteko lotura erraztea da helburu: lanpostuak betetzeko beharragatik identifikatutako enplegu-eskaintzen erregistroa egiten dugu, lanpostu horiek betetzeko pertsona egokiak identifikatzen ditugu...
Hitzordua eskatzeko:
- Posta: gestorlanbide@fpzornotza.com
- Tfno: 944 035 597
- WhatsApp: 651 701 155
- Sare Sozialak: @ikaszornotza
Atalak
Lan Bitartekaritzako eta Eskaintza Kudeaketako Lanbideren zentro laguntzaile gara.
02
Hezkuntza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zerbitzu publiko eta doakoa, bizialdi osoko ikaskuntza sustatu eta bultzatzeko.
03
Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura da.
04
Lanbide Heziketako ikasle eta ikasle ohiei beren enpresa sortzen laguntzeko URRATSBAT programa.
05
Gure inguruko enpresekin harreman estuak izatearekin batera, elkarrekiko onurak lortzea eta etengabe laguntzea du helburu.
06
Orientazio akademiko, Lanbide orientazio eta prestakuntza.
07
Lan-poltsak enpresei zein ikasleei eskaintzen dion zerbitzua, laneratzea errazteko.