Sukaldean egiteko prest!

Soldadurako lehenengo mailako ikasleak egindako egurrerako labeak.

Listo!

Labe hauen helburua, erakargarria den lan osoa egitea da. Lan honetan hainbat gai jorratzen dira, hala nola planoen irakurketa, metalaren konformazioa, soldadura motak eta sor daitezkeen arazoen soluzioak. Edozein tailerretan erabilitako ekoizpen-bide berari jarraitzen zaio, ikasleak enpresan gertatzen denaren antzera lan egin dezan.