Europako LH ezagutzen

Zornotza LHIIko lau irakaslek STC Group-ek (Shipping and Trasport College Group) Roterdamen duen egoitza nagusia bisitatu zuten maiatzean

STC Group-en hezkuntza-eskaintza zabala da, eta nazioarteko itsas garraioarekin eta logistikarekin lotutako ikasketak jorratzen dituzte. Ikasleak 12 urterekin hasten dira oinarrizko lanbide-heziketa egiten, eta gradu eta master ikasketak egin ditzakete.

Gure irakasle-taldeak bertatik bertara ezagutu du nola lan egiten duten eta nola kudeatzen duten, besteak beste:

• Errealitate Birtualeko gela eta haren aplikazioak.

• Informazioaren Teknologien (IT) eta Intraneten garapena eta egitura.

• Mantentze- eta soldadura-tailerrak eta taldeen lan praktikoak antolatzea.

Logistikan eta garraioan esperientzia handia dutenez, oso emankorra izango da Erasmus + bidez dugun harremana, bietako ikasleriek LPko praktikak parteka ditzaten.

Irakasleak oso pozik etorri dira izandako harremanak benetan onak izan direlako.

Eskerrik asko guztiagatik, STC Group!!!!