PROVIDER proiektua

Gure informatikako ikasle batzuk, BIC Bizkaian ospatutako Provider programaren VII. edizioko lehen jardunaldira joan ziren.

Urriaren 16an egin da Errealitate Birtuala teknologia lantzeko lehen sentsibilizazio-jardunaldia, eta, beti bezala, BIC Bizkaian izan da, Zamudioko Parke Teknologikoan.
Errealitate Birtuala teknologia VRAINHAX-en eskutik ezagutzeaz gain, ikasleek tailer batzutan parte hartzeko aukera izan dute.
Parte-hartzaileek BIC BIZKAIA bisitatu dute eta Glycoscience eta Drone by drone enpresak ezagutzeko aukera izan dute.

Gure gazteek asko gozatu dute esperientzia aberasgarri honetaz.