946.73.02.51

Garraioa eta Logistika zikloko 1. eta 2. mailako ikasleekin Bilboko portura egindako bisita benetan aberasgarria izan zen
Helburua argia zen: ikasgelan lantzen ditugun edukiak errealitatearekin lotzea, logistika-katearen benetako dimentsioa, portuko operatibak, azpiegiturak eta garraio-fluxuak bertatik bertara ikusteko.
Esperientzia honek ikasleei aukera eman die ikaskuntza teorikoa testuinguru erreal batean kokatzeko, eta etorkizuneko lan-ingurunearekin lotura zuzena egiteko.
Prestakuntza teknikoa, motibazioa eta ikuspegi profesionala uztartzen dituen jarduera horietako bat izan da. Esperientzia errealek etorkizuneko profesionalak eraikitzen dituzte. Ikasten, hazten, aurrera!