Energia berriztagarriaren aldeko apustua eginez

Zornotzako LHIIn 112 modulu fotovoltaiko instalatu ditugu, energia elektrikoaren autokontsumorako. Urteko 57.375 kWh inguruko ekoizpena aurreikusten da.

Modulu horien instalazioa energia aurrezte hutsetik harago doa, gure ikasleei ingurumen-balioak irakasteko eta gero eta beharrezkoagoa den eredu jasangarri batera bideratzeko modu bat da.

Eguzki-energia erabiliz, besteak beste, atmosferara CO2 gutxiago isurtzea lortu nahi dugu.