Bisita Libanotik

Gaur goizean, Libanoko UNRWA Siblin Training Centre (STC) zentroko irakasle talde baten bisita izan dugu gure ikastetxean.

Aste honetan, Lanbide Heziketako hainbat ikastetxe bisitatu dituzte Bizkaian eta Gipuzkoan, eta Tknikak eta iTlent-ek egiten duten lana ere ezagutu dute, Hezkuntza eta eLankidetza Sailak UNRWArekin elkarlanean sustatutako kooperazio programari esker.

Proiektu honen helburua Libanoko Lanbide Heziketa modernizatzea da, prestakuntza teknikoko zentroen estrategia, curriculumak eta ekipamenduak eguneratuz, palestinako gazte errefuxiatuen lan aukerak hobetzeko.

Gaurkoan, soldadura, erizaintza, elektromekanika eta informatikako gelak eta tailerrak erakutsi dizkiegu. Bisita beraientzat aberasgarria suertatu izana espero dugu, guretzat noski hala izan da.

Shukran, eskerrik asko! Ahlan wa sahlan, ongi etorri!!!