Skip to main content

ZORNOTZA LHIIko komunitatea etorkizuneko erronkei aurre egiteko prestatzen ari gara

Gure egitekoa hezkuntza osoa eta sendoa eskaintzea da, pertsona arduratsuak, kritikoak, solidarioak …. izan gaitezen, komunitatearen osasuna eta ongizatea bermatzeko eta gizarte aldakor batera egokitzeko. Gaur egungo gure egoera aintzakotzat hartuta gizartearekin konpromezua dugu eta gure ardura da balioetan oinarritutako kalitatezko hezkuntza eskaintzea. Kontuan izango ditugu garapen jasangarria, berdintasuna, bizikidetza, aniztasuna, eraldaketa digitala, hizkuntzaren normalkuntza...

Amorebieta Etxano Zornotza Lanbide Heziketa

Historia

Zornotza LHII, 1945ean sortuta, jatorriz “Centro Buen Pastor” deitutakoa, Parrokiako Aretoaren behealdean zegoen eta gazteria eta hezkuntzarekiko gaiez arduratutako herriko parroko baten ekimenaren ondorioa izan zen, Udaletxea eta IZAR eta FORJAS DE AMOREBIETA herriko enpresen laguntzarekin batera. Hiruren artean Ikastetxearen Patronatua osatu zuten eta bere helburua gazteak garaiko beharrizan industrialei erantzuteko prestatzea izan zen, Mekanikaren arloan gehien bat.

1954.urtean, Erakunde Sindikalak irakasleria eta ekipamenduaren horniketaz arduratu eta instalazioak zabaldu zituen. 1962an, hezkuntza eskaintzan Elektrizitate espezialitatea gehitu zen eta geroago Soldadura eta Neumatikako espezialitateak ere izan zituen. Ondoren, Erakunde Sindikalak Udaletxeak jarritako lursailetan, eraikin berri bat eraiki zuen herriko alkatearen eskariz. Trantsizio politikoan Erakunde Sindikala desagertzeaz batera, Ikastetxea Presidentziaren Ministeritzaren menpean geratu zen lehenengo, gero Lan Ministeritzarenean, eta azkenik, 1986an Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailera transferitu zen. Laurogeiko hamarkadaren azken urteetan eta laurogeitamarrekoan zehar, Lanbide Heziketako ikasketa bereziez gain, Irakaskuntza Ertainen Erreformako (IEE) kurtsoak ere eman zituen. 1993tik aurrera, LANGAIko proiektuekin parte hartzen hasi zen.

1997ko uztailean, HSAOL-en ezarpenak Amorebieta-Etxanon egon ziren ikastetxe biak, Zornotza LH-koa eta Urritxe Batxilergokoa, bat egiten behartu zuen eta “IES Urritxe-Zornotza BHI” izena hartu zuen. Trantsizio aldi baten ondoren, 1998-99 ikasturtean zuzendaritza talde bakar baten gidaritzaz funtzionatzen hasi zen, eta Hezkuntza Ertainen Zuzendaritzaren menpean. 2002-2003 ikasturtetik aurrera, Lanbide Heziketako Zuzendaritzaren menpera pasatu zen.

Legea berriro aldatu zirenean, 2008-09 ikasturtean, jatorrizko egoerara itzuli ginen IEFPS Zornotza GLHBI izenarekin eta bakarrik Lanbide Heziketa arlo ezberdinetan ( Arautua, Etengabekoa eta Langabetuentzat ) klase ematen dugu.

“2015eko irailaren 1ean ikastetxe integratua izatea lortu ginen. Heziketa, enplegarritasuna eta ekintzailetza zerbitzu osoak emanez.”

Xedea, ikuspegia eta balioak

Xedea

Gure inguruneko gizarte-eskaerak eta -itxaropenak asetzea, gaitasun profesionala, lidergo-gaitasuna, laneratzea eta lan-sustapena, berrikuntza eta ekintzailetza bultzatuz.

Erreferentea izatea lan ona egiteagatik, desberdintasunak gainditzen lagunduz, prebentzioa eta segurtasuna sustatuz, eta ingurumena errespetatuz eta zainduz.

Ikuspegia

Eskaintza zabala eta koherentea duten ikasleen prestakuntza onagatik kezkatuta egotea.
Eraldaketa digitalari egiten dion ekarpena.

Balioak

Etorkizuneko erronkei erantzunez. Berdintasuna. Berrikuntza. Talde-lana. Erronkak. Ekintzailetza. Iraunkortasuna. Eraldaketa digitala.

Politikak

Kudeaketa politikak

ZORNOTZA LHII zentro publikoa da, eta bere inguruko ekoizpen- eta prestakuntza-sektorerako erreferente orientatzailea izan nahi du, lanbide-heziketako eskaintzak erraztuz eta eskura dituen giza baliabideak eta baliabide materialak optimizatuz. Horretarako, bere estrategiaren funtsezko zati gisa definitu du bere politika, eta kudeaketa-sistemak hartu ditu erakundearen funtzionamendurako erreferentzia-eredutzat. Zentroak bere Kudeaketa Sistema Integratua (aurrerantzean, KSI) EFQMren Europako Kudeaketa Ereduaren, UNE-EN ISO 9.001 arauan oinarritutako kalitatea ziurtatzeko sistemaren eta UNE-EN ISO 14001 ingurumen-kudeaketako arauaren arabera definitu du.

Ingurumenarekin konpromisua

Gure gizartearen garapen jasangarrirako ingurumen-kudeaketa egokiak garrantzi handia duela jakitun izanik, gure konpromezua zehaztea erabaki dugu, ingurumen-politikaren bitartez gure jarduerak ingurumenean duen inpaktua gutxitzeko, eta, horretarako, Garapen Iraunkorrerako Helburuak (GIH) txertatu ditugu.

17 GIH hauei laguntzeko, honakoak izango dira gure jarduera-ildoak:

  • Indarrean dagoen ingurumen-legedi eta -araudi aplikagarriak eta enpresak ingurumenaren alorrean sina ditzakeen konpromisoak bete.
  • Energiaren eraginkortasuna bultzatu.
  • Gure ingurumen-politikarekin bat datozen ingurumen-arauak aplikatzen dituzten hornitzaileekin eta kontratistekin lan egin.
  • Prozesuak planifikatzeko eta erabakiak hartzeko garaian ingurumen-irizpideak erabili.
  • Prozesu eta jarduera guztietan hauek aplikatu: Murriztu, Berriz erabili eta Birziklatu.
  • Langileei eta ikasleei gure jarduerak inguruan dituen ondorioei eta gure jarduerekin lotutako ingurumen-eraginei buruzko informazioa eman.

Ingurumen-politikari lotutako konpromisoak Ikastetxeko guztiek hartuko dituzte.

Jarraibide horiek honako baliabideen kudeaketarako prozesuaren barruan definitutako jardueren bidez hedatzen dira.

Erakundeak aitortzen du ez duela jaso ingurumen izaerako inolako erreklamaziorik, ezta ez duela ingurumenaren aurkako delituengatik prozedura zigortzailerik edo judizialik.

Agenda 2023 Zornotza

Kalitatea – Aintzatespenak

Zornotza LHII-k kalitatearen kudeaketa-ereduak jarraituz egiten du lan. Arlo honetan ondorengo esker onak jaso ditugu:

  • Kalitatearen kudeaketa, ISO 9001 Arauaren arabera, 2004tik
  • Ingurumen-kudeaketa, ISO 14001 Arauaren arabera, 2014tik
  • Zilarrezko Q saria, 2005etik.




Hizkuntza Normalkuntza

Zornotza LHII-n Hizkuntza politikan lan egingo da, horretarako Ulibarri programaren barruan egongo da. Hizkuntza politika horren barnean, euskara erabiltzea lehenetsiko da, nahiz eta ikastetxean beste hizkuntza batzuk ere presentzia izan. Leheneste horretan, irakasleek eta gainontzeko pertsonalak parte hartuko dute. Ikasleei eta familiei dagokienez, beraien komunikazio hizkuntza zehazteko aukera eskainiko zaie eta hori errespetatuko da.

Enpresa, administrazio eta gizartearekiko komunikaziorako hizkuntzan ere Euskara lehenetsiko da, gutxienez lehenengo agurrak euskaraz eginez eta gero behar denean komunikazioa elebiduna izanez.

Berdintasuna

ZORNOTZA LHII ikastetxean balioetan heztearen eta emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasuna sustatzearen aldeko apustua egiten dugu.

Hezkuntza-komunitate osoa, eta, bereziki, ikasleak, sentsibilizatzen lan egiten dugu, eskola-eremuan estereotipo sexistak eta jokabide diskriminatzaileak zuzentzen saiatuz, eta industria-sektorean emakumeak prestakuntzara eta enplegura iristea sustatzen dugu.

Era berean, genero-indarkeriaren prebentziorako ekintza espezifikoak garatzen ditugu.

Atalak

Zornotza LHII, 1945ean sortuta, jatorriz “Centro Buen Pastor” deitua.

01

Zornotza LHII-n ditugun balioak…

02

Kudeaketa politika eta ingurumenarekin konpromezua…

03