Skip to main content

Merkataritza Jarduerak

Merkataritza eta Marketina Arloa
Erdi maila

Saltoki txiki bat kudeatzen eta ondasunak eta/edo zerbitzuak banatzeko eta merkaturatzeko jarduerak garatzen ikasiko duzu.

Eskuorria deskargatuHeziketa DualaInformazio gehiago
1.Maila Iraupena
Merkataritza-jarduerako marketina 165 ordu
Biltegiko teknikak 99 ordu
Erosketen kudeaketa 99 ordu
Salmenta-prozesuak 165 ordu
Merkataritzarako informatika-aplikazioak 165 ordu
Merkataritza elektronikoa 132 ordu
Ingelesa 165 ordu
2.Maila Iraupena
Saltoki txiki baten kudeaketa 168 ordu
Salmenta teknikoa 126 ordu
Salmenta-puntuaren dinamizazioa 147 ordu
Merkataritza-arretako zerbitzuak 84 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 105 ordu
Lantokiko prestakuntza 380 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

  • Txikizkako merkataritzako negozio txiki baten bideragarritasuna eta jarduera abian jartzeko proiektuak egitea.
  • Saltoki txiki bat administratzea eta kudeatzea.
  • Produktuak eta/edo zerbitzuak hainbat merkaturatze-bidetatik saltzea.
  • Merkataritza elektronikoko ekintzak egitea, eta, horretarako, enpresaren web-orria eta sare sozialak mantentzea.
  • Merkataritza-antolakundeak marketin-planean definitutako marketin-ekintzak gauzatzea.
  • Bezeroarentzako arreta-planak gauzatzea.
  • Bezeroekiko, erabiltzaileekiko edo kontsumitzaileekiko harremanak ingelesez kudeatzea.
  • Laneko arriskuen prebentzioko oinarrizko jarduerak gauzatzeko beharrezko ezagupenak hartzea.

Lan irtenbideak

Titulu hau eskuratuta, edozein produkzio-sektoretan jardun ahal izango duzu, merkaturatze-arloaren barruan edo merkataritza-establezimenduen ataletan, produktuak eta/edo zerbitzuak saltzeko jarduerak eginez, merkaturatze-kanal desberdinen bidez, edo zure saltokia antolatzeko eta kudeatzeko eginkizunak betez.

Lanbide eta lanpostu garrantzitsuenak hauek dira:

  • Saltzailea telesaltzailea, urrutiko salmenta.
  • Merkataritzako ordezkaria, orientatzailea.
  • Bezeroarentzako arreta, Call-Center, Contact-Center.
  • Kutxazaina, apal-betetzaile, dendako merkataria.
  • On line edukien administratzailea.
  • Saltoki txikiko gerentea.
  • Stocken eta biltegiaren kudeaketako teknikaria.

Irtenbide akademikoak

  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat.
  • Erdi Mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Lanbide-arlo beraren barruan, goi-mailako titulu hauek daude:

  • Garraioko Eta Logistikako Goi-Mailako Teknikaria
  • Marketin Eta Publizitateko Goi-Mailako Teknikaria
  • Nazioarteko Merkataritzako Goi-Mailako Teknikaria
  • Salmentak Eta Merkataritza-Espazioak Kudeatzeko Goi-Mailako Teknikaria
Actividades Comerciales / Merkataritza Jarduerak FP Zornotza