Skip to main content

Garraioa eta Logistika

Merkataritza eta marketina Arloa
Goi maila

Nazioko eta nazioarteko merkantzien eta bidaiarien garraio-eragiketak antolatzen, kudeatzen eta kontrolatzen ikasiko duzu, baita enpresa baten jarduera logistikoak planifikatzen eta kudeatzen ere.

Eskuorria deskargatuHeziketa DualaInformazio gehiago
1.Maila Iraupena
Salgaien nazioarteko garraioa 198 ordu
Enpresaren kudeaketa ekonomikoa eta finantzarioa 198 ordu
Biltegiratzeko logistika 132 ordu
Nazioarteko merkataritzaren administrazio-kudeaketa 198 ordu
Ingelesa 165 ordu
Laneko prestakuntza eta orientabidea 99 ordu
2.Maila Iraupena
Garraioaren eta logistikaren administrazio-kudeaketa 160 ordu
Garraioaren eta logistikaren merkaturatzea 140 ordu
Hornitzeko logistika 80 ordu
Bidaiariaren garraioaren antolamendua 80 ordu
Salgaien garraioaren antolamendua 140 ordu
Garraioko eta logistikako proiektua 50 ordu
Lantokiko prestakuntza 360 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

  • Salgaien eta/edo bidaiarien garraio- eta logistika-enpresa bateko sailak antolatzea.
  • Garraio-planak, produkzio-planak, operazio-planak eta biltegiko fluxuak eta eguneroko trafikoak prestatzea eta kudeatzea.
  • Merkantzien eta/edo bidaiarien nazioarteko joan-etorria edo garraioa bermatzen duten kudeaketa administratiboak egitea, hainbat herrialderen eta garraiobideen artean.
  • Garraio- eta logistika-zerbitzuak sustatzea eta zabaltzea, marketin-teknikak eta -estrategiak aplikatuz.
  • Bezeroekiko harremanak kudeatzea, hala badagokio ingelesez, eta eragiketen jarraipena egitea, haien eskaerak, gorabeherak eta erreklamazioak behar bezala asetzeko, eta emandako zerbitzu-maila bermatzea.
  • Salgaien biltegiratzea antolatzea, haien osotasuna eta eskura dauden baliabide eta espazioen aprobetxamendu egokia bermatzeko moduan.

Lan irtenbideak

Garraio- eta logistika-sektoreko enpresetan lan egin ahal izango duzu, garraio- eta/edo logistika-zerbitzua planifikatzeko, antolatzeko, kudeatzeko eta merkaturatzeko funtzioak betez.

  • Bidaiariak errepidez garraiatzeko enpresetako trafiko-burua/ikuskatzailea.
  • Garraio-enpresako kudeatzailea.
  • Autobus geltokiko burua.
  • Errepideko garraio-zerbitzuen komertziala.
  • Zirkulazioko burua.
  • Garraio- karga-agentea.
  • Garraio-zerbitzuen komertziala.
  • Ontzien kontsignatarioa.
  • Biltegiko burua.
  • Garraioaren logistikako teknikaria.

Irtenbide akademikoak

Lanbide-arlo beraren barruan, goi-mailako titulu hauek daude:

  • Marketin eta Publizitateko Goi-Mailako Teknikaria
  • Nazioarteko Merkataritzako Goi-Mailako Teknikaria
  • Salmentak eta Merkataritza-Espazioak Kudeatzeko Goi-Mailako Teknikaria