Skip to main content

Erizaintzako Zainketa Osagarriak

Osasungintza Arloa
Erdi maila

Pazienteari zaintza osagarriak emateko eta bere inguruko osasun-baldintzetan jarduteko gai izango zara, erizaintzako talde bateko kide gisa, arreta espezializatuko eta lehen mailako arretako osasun-zentroetan, dagokionaren ikuskaritzapean.

Eskuorria deskargatuHeziketa DualaInformazio gehiago
1.Maila Iraupena
Administrazio-eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa 96 ordu
Erizaintzako oinarrizko teknikak 384 ordu
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa 192 ordu
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa 96 ordu
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak 96 ordu
Lan-taldeko harremanak 60 ordu
Lan-prestakuntza eta orientabidea 60 ordu
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza 40 ordu
2.Maila Iraupena
Lantokiko prestakuntza 376 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

  • Materialak prestatu eta bere eskumeneko arloetan kontsultarako edota unitaterako informazioa prozesatu.
  • Pazienteari erizaintzako zaintza osagarriak aplikatu.
  • Pazientearen ingurunean eta lan arlo desberdinetan erabiltzen den osasun tresneria eta materialak osasun baldintzetan mantendu.
  • Pazienteari zaintza psikikoak ematen lagundu, dagokion mailan, laguntza psikologikoko eta osasun-hezkuntzako teknikak aplikatuz.
  • Aho-hortzetako osasun-ekipoetan, instrumentazio-lanak burutu.

Lan irtenbideak

Erizain laguntzaile ondorengo lantokietan:

  • Ospitaleak
  • Osasun mentaleko ospitaleak
  • Erresidentziak eta geriatrikoak
  • Odontoestomatologiako kontsultak
  • Kontsulta medikuak
  • Balneoterapiako zentroak
  • Etxez-etxeko laguntza

Irtenbide akademikoak

  • Goi-mailako Lanbide Heziketako ziklo bat.
  • Erdi Mailako Lanbide Heziketako beste ziklo bat, indarrean dagoen araudiaren arabera lanbide-moduluen baliozkotzeak ezartzeko aukerarekin.
  • Batxilergoa, edozein modalitatetan.

Lanbide-arlo beraren barruan, goi-mailako titulu hauek daude:

  • Ahoaren Eta Hortzen Higieneko Goi-Mailako Teknikaria
  • Anatomia Patologikoko Eta Zitodiagnostiko Goi-Mailako Teknikaria
  • Diagnosi-Irudiko Eta Medikuntza Nuklearreko Goi-Mailako Teknikaria
  • Dietetikako Goi-Mailako Teknikaria (LOGSE)
  • Erradioterapiako Eta Dosimetriako Goi-Mailako Teknikaria
  • Hortz-Protesien Goi-Mailako Teknikaria
  • Ingurumen-Osasuneko Goi-Mailako Teknikaria (LOGSE)
  • Laborategi Kliniko Eta Biomedikoko Goi-Mailako Teknikaria
  • Ortoprotesietako Eta Laguntza-Produktuetako Goi-Mailako Teknikaria
  • Osasun Dokumentazioko Eta Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria
  • Protesi-Audiologiako Goi-Mailako Teknikaria