Skip to main content

Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak

Informatika eta komunikazioak Arloa
Erdi maila

Mikroinformatika-sistemak, bakartuak edo sarekoak instalatzen, konfiguratzen eta mantentzen ikasiko duzu, bai eta sare lokalak ingurune txikietan ere, haien funtzionaltasuna bermatuz.

Eskuorria deskargatuHeziketa DualaInformazio gehiago
1.Maila Iraupena
0156 Ingeles profesionala 60 ordu
0221 Tresneria muntatzea eta mantentzea 231 ordu
0222 Postu bakarreko sistema eragileak 165 ordu
0225 Sare lokalak 231 ordu
0226 Informatika-segurtasuna 99 ordu
1664 Produkzio-sektoreei aplikatutako digitalizazioa 60 ordu
1709 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala I 120 ordu
2.Maila Iraupena
0223 Bulegotika-aplikazioak 231 ordu
0224 Sareko sistema eragileak 168 ordu
0227 Sareko zerbitzuak 189 ordu
0228 Web aplikazioak 105 ordu
1708 Produkzio-sistemari aplikatutako iraunkortasuna 42 ordu
1710 Enplegagarritasunerako ibilbide pertsonala II 63 ordu
1713 Proiektu intermodularra 50 ordu
____ Hautazko modulua 84 ordu

Zer ikasi eta egingo dut?

  • Sare publikoetara konektatutako sare lokal kableatuak, haririk gabekoak edo mistoak instalatu eta konfiguratu.
  • Sare lokaleko ingurune batean erabiltzaile anitzeko zerbitzuak, aplikazioak eta gailu partekatuak instalatu, konfiguratu eta mantendu.
  • Ordenagailuak eta periferikoak muntatu eta konfiguratu.
  • Disfuntzioak diagnostikatu mikroinformatika-sistemetan eta sareetan, proba funtzionalen bidez.
  • Sare lokalen kableatua eta elektronika ingurune txikietan birplanteatu eta eremu zabaleko sareekin konektatu.
  • Datuak berreskuratzeko ezarritako prozedurak eta aplikazioak gauzatu, sisteman gertatzen diren akatsen eta datu-galeren aurrean.
  • Sistemaren dokumentazio teknikoa eta administratiboa egin, aurrekontuak egin eta bezeroari aholkuak eman.

Lan irtenbideak

Oro har mikroinformatika-ekipoak, -sareak eta -zerbitzuak merkaturatzen, muntatzen eta konpontzen aritzen diren zerbitzu-sektoreko enpresetan egin ahal izango duzu lan, edo, bestela, sistema mikroinformatikoak eta datu-sareak erabiltzen dituzten edozein tamainatako eta ekoizpen-sektoreko erakundeetan.

  • Informatika-tresneriaren teknikari instalatzaile konpontzailea.
  • Informatika-euskarriko teknikaria.
  • Datu-sareen teknikaria.
  • Mikroinformatika-sistemetako periferikoen konpontzailea.
  • Mikroinformatikako saltzailea.
  • Telelaguntzako operadorea.
  • Sistema-operadorea.

Irtenbide akademikoak

Lanbide-arlo beraren barruan, goi-mailako titulu hauek daude:

  • Plataforma Anitzeko Aplikazioak Garatzeko Goi-Mailako Teknikaria
  • Sareko Informatika-Sistemen Administrazioko Goi-Mailako Teknikaria
  • Web Aplikazioen Garapeneko Goi-Mailako Teknikaria