Programa honek europar batasuneko herrialde baten praktikak egiteko aukera eskaintzen du.
TKgune
TKgune programan sartzearen arrazoia, gure inguruko enpresekin harreman estuak izatearekin batera, elkarrekiko onurak lortzea eta etengabe laguntzea da.
TKgune helburuak
CIFP ZORNOTZA LHIIk bi funtsezko helburu lortu ditu programa honen bitartez:
- Enpresekin batera proiektuak garatzea, horien berrikuntza-premiei aurre egiteko, ikastetxeko baliabideak baliatuta (besteak beste instalazioak, ekipoak, eta langileen ezagutza eta esperientzia).
- Proiektuak garatzean lortutako ezagutzaren bitartez irakasleen eguneratze zientifiko-teknologikokoa lortzea. Horrez gain, jasotako ezagutza hori didaktikoki egokitzea eta ikasleen ikaskuntza prozesura transferitzea, ikasleek enpresa-errealitatea ezagutzea ahalbidetuz.
Hauek dira CIFP ZORNOTZA LHIIko jakintza-arlo nagusiak:
- Digitalizazioa eta konektibitatea
- Mikroinformatika sistemak eta sareak
- Industria 4.0 eta fabrikazio aurreratua
- Fabrikazio mekanikoa
- Soldadura eta galdaragintza
- Metalezko eraikuntzak
- E-commerce
- Web aplikazioak
Harremanetarako: tkgune@fpzornotza.com
Egindako proiektuak: https://sites.google.com/fpzornotza.com/tkgune/garatutako-proiektuak
Atalak
Lan Bitartekaritzako eta Eskaintza Kudeaketako Lanbideren zentro laguntzaile gara.
02
Hezkuntza Sailak eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak sustatutako zerbitzu publiko eta doakoa, bizialdi osoko ikaskuntza sustatu eta bultzatzeko.
03
Lan-esperientziaren edo prestakuntza-bide ez-formalen bidez pertsonek eskuratutako lanbide-gaitasunak ebaluatzeko eta egiaztatzeko prozedura da.
04
Lanbide Heziketako ikasle eta ikasle ohiei beren enpresa sortzen laguntzeko URRATSBAT programa.
05
Gure inguruko enpresekin harreman estuak izatearekin batera, elkarrekiko onurak lortzea eta etengabe laguntzea du helburu.
06
Orientazio akademiko, Lanbide orientazio eta prestakuntza.
07
Lan-poltsak enpresei zein ikasleei eskaintzen dion zerbitzua, laneratzea errazteko.